ITURBE ZABALO Edurne

Prestakuntza akademikoa:

  • Fisikan doktorea
  • Fisikan lizentziaduna

Hizkuntza-eskakizuna:

Elebiduna

Curriculum laburtua:

Fisikan lizentziatua eta doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskolako (Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako zentroa) irakaslea Elgoibarren. Irakaslea da edo izan da Prozesu eta Produktu Berrikuntzako Ingeniaritzako Graduan, Digital Manufacturing Masterrean eta Fabrikazio Gehigarria berezko tituluan, baita ikasleen enpresa-jarraipeneko arduraduna ere (ikasleek euren txandakatze-fasea egiten duten enpresetara bisitak eginez). Era berean, titulazio amaierako proiektuak zuzentzen eta epaimahaietan parte hartzen du. Gaur egun Digital Manufacturing masterraren zuzendaria da eta azken urteetan Prozesu eta Produktuen Berrikuntzako Ingeniaritza Graduko koordinatzaile eta Eskolako Idazkari Akademiko lanak egin ditu. Ikerketa-jardueran, materialen egituren analisian eta propietateetan jartzen du arreta.