IZAOLA AZCONA Zunbeltz

Prestakuntza akademikoa:

  • Fisikan doktorea
  • Zientzia Fisikoetan lizentziaduna
  • Industria 4.0-rako Datuen Analitika Prediktiboko Proiektuetako Unibertsitate Espezializazioa

Helbide elektronikoa:

zunbeltz@imh.eus

Hizkuntza-eskakizuna:

Hirueleduna

Curriculum laburtua:

Zientzia Fisikoetan lizentziaduna eta doktorea Euskal Herriko Unibertsitatean. 2007tik 2010ra bitartean materialei buruzko ikerketak egin ditu, neutroi-difusioko esperimentuen bidez, Berlingo HZB ikerketa zentroan. 2010tik 2017ra partikula-azeleragailuen diseinuan eta fabrikazioan lan egin du ESS-Bilbao gune teknologikoan. 2017tik 2018ra bitartean, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultatean irakasle jardun du. Fisika Orokorreko ikastaroak eman ditu. Egun, irakaslea da IMHko Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan, Prozesu eta Produktu Berrikuntzako Ingeniaritza Graduan eta Fabrikazio Digitalaren Unibertsitate Masterrean, hain zuzen. IMHn Adimen Artifizialaren inguruko proiektuetan lanean dabil.