MARCILLA NIETO Mikel
Prestakuntza akademikoa:
Ingeniari tekniko mekanikoa, makinen diseinuko espezialitatea
Ingeniaritza mekanikoan gradua
Curriculum laburtua:
Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolako irakaslea da (Euskal Herriko Unibertsitateari atxikitako zentroa). Bertan, Prozesu eta Produktu Berrikuntzan Ingeniaritza Gradua irakasten du, zehazki, Antolakuntza ingeniaritza irakasgaia. Era berean, diseinu, fabrikazio, metrologia eta muntaia mekanikoaren arloetan enplegurako prestakuntzako irakaslea da. Nazioarteko proiektu tekniko eta hezitzaileen zuzendaria izan da, batez ere Europan, Latinoamerikan eta Asiako Hego-ekialdean lan eginez. Ingeniaritza Eskolarekin lankidetzan aritu da titulazioen curriculum-diseinuan, prestakuntzan eta Gradu Amaierako Laneko epaimahaian.