SARRIEGI ETXEBERRIA Haritz
Prestakuntza akademikoa:
- Ingeniaritzako doktorea
- Industria-ingeniaria, Materialen Zientzia eta Teknologian espezializatua
Hizkuntza-eskakizuna:
Elebiduna
Curriculum laburtua:
Ingeniaritzako doktorea eta industria-ingeniaria, Materialen Zientzia eta Teknologian espezializatua, Mondragon Unibertsitatean. 2014az geroztik, irakaslea da Ingeniaritza Dualaren Unibertsitate Eskolan (UPV/EHUri atxikitako zentroa), Prozesu eta Produktu Berrikuntzako Ingeniaritzako Graduan. Oinarrizko Mekanika eta Makinen Diseinua eta Mekanika irakasgaiak ematen ditu- Halaber, gradu amaierako proiektuak eta ikerketa zientifiko-teknologikoak zuzendu eta ebaluatzen ditu. 2014an, Kalkene enpresa sortu zuen, eta hartako zuzendaria da. Ingeniaritza-zerbitzuak eskaintzen ditu enpresak, galdaketaren sektorean.