Izen-ematea eta matrikula 2025-26

  • Fabrikazio Digitalaren Unibertsitate Masterrean izena emateko laguntza behar baduzu, banakako hitzordua eskatu edo gure instalazioak bisitatu nahi badituzu, jarri harremanetan formularioa betez, telefonoz 613 07 58 22 deituta (Leire Alberdi) edo "graduondoak.ehu@imh.eus" helbidera idatzi.

 IMH Campus -  Elgoibarko Ingeniaritza Dualaren Eskola - Azkue auzoa, 1 - 20870 Elgoibar (Gipuzkoa)

 

Argibideak

 
 

 

Izen emate 1. epea:

  • 1. epea: 2025eko martxoaren 3tik 26ra.
  • 2. epea: 2025eko maiatzaren 26tik 30era.
  • 3. epea: 2025eko uztailaren 3tik 7ra.
  • 4. epea: 2025eko irailaren 1etik 5era.
  • 1. eta 2. epean izena ematen duten ikasleek lehentasuna izango dute plazak esleitzeko orduan. 3. eta 4. epeak irekiko dira plazak librerik egongo balitz.
  • Izen-ematea Online egingo da. Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
    • NANaren fotokopia, egoitza txartela, nortasun txartela edo pasaportea (UPV/EHUko ikasleek ez dute halakorik aurkeztu behar). 
    • Ikaslearen ziurtagiri akademikoaren fotokopia, titulazioko irakasgai guztietako kalifikazioak eta deialdiak adierazita (UPV/EHUko ikasleek ez dute halakorik aurkeztu behar).
    • Bestelako merezimenduak:
      • Hizkuntza maila egiaztatzen duen agiria.
      • Ikasleak egindako lanak, artikuluak edo argitalpenak.
      • Bestelako merezimenduak (gomendiozko gutuna...).
    • Gaztelaniaz bertako hizkuntza-gaitasunik ez duten hautagaiek hizkuntza horretan duten gaitasun-maila egiaztatu beharko dute.
    • Homologatu gabeko atzerriko titulazio bat duten ikasleek, lehenago aipatutakoez gainera, beste dokumentu hauek ere aurkeztu beharko dituzte:
      • Tituluaren eta ziurtagiri akademikoaren zinpeko itzulpena, EAEko hizkuntza ofizialetako batean. Ikasleak egin nahi duen masterra ingelesez irakatsiko bada, nahikoa izango da titulua eta ziurtagiri akademikoa ingelesez egotea.
      • Ziurtagiri akademikoko batez besteko nota baliokidea.
      • Informazioa kontsultatu eta eskaera egin hemen.  

 

   

    • 1. epea: 2025eko martxoaren 5etik 28ra.
    • 2. epea: 2025eko ekainaren 2tik 6ra.
    • 3. epea: 2025eko uztailaren 8tik 10era.
    • 4. epea: 2025eko irailaren 8tik 10era.

Posta elektronikoz jakinaraziko da.

    • 1. epea: 2025eko apirilaren 1ean.
    • 2. epea: 2025eko ekainaren 10ean.
    • 3. epea: 2025eko uztailaren 11n.
    • 4. epea: 2025eko irailaren 11n.

Enpresa bilaketa prozesua hasteko beharrezkoa izango da 300 €-ko transferentzia egitea. Aurreratutako kantitatea matrikulako fakturan deskontatuko zaio ikasleari. Kontu zenbakia: ES57 2095 0556 9810 6149 4034. Kontzeptua: Izen-Abizenak_plaza erreserba 1. Agiria graduondoak.ehu@imh.eus helbidera bidali beharko da.

    • 1. eta 2. epeetako hautagaiak:  2025eko irailaren 2tik, ekainaren 27ra.
    • 3. eta 4. epeetako hautagaiak:  2025eko uztailaren 11tik, irailaren 22ra.
    • Enpresak zuzenean jarriko dira harremanetan hautagaiarekin.

 

 

Enpresek Eskolari jakinaraziko diote zeintzuk izan diren hautatutako ikasleak. Hortik aurrera, Eskolak hautagaiei adieraziko die erabakia. Enpresa bat baino gehiagok hautagai bera aukeratu badu, hautagaiak erabaki beharko du zein enpresatan egingo duen masterra. Hautagaiak, egun batetik bestera konfirmatu beharko du hartutako erabakia.

 

    • 1. eta 2. epeetako hautaketan oinarrituz:  2025eko uztailaren 2an. Posta elektronikoz jakinaraziko da.
    • 3. eta 4. epeetako hautaketan oinarrituz: Enpresa eta ikaslearen onarpena dagoenean ikaslea onartutzat hartuko da. Ikaslearen onarpen dataren arabera egingo da onarpena plazak bete arte.

Behin betiko onartua izandakoan hautagaiak 600 €-ko ordainketa egin beharko du plaza erreserba gauzatzeko. Aurreratutako kantitatea matrikulako fakturan deskontatuko zaio ikasleari. Kontu zenbakia: ES57 2095 0556 9810 6149 4034. Kontzeptua: Izen-Abizenak_plaza erreserba 2. Agiria graduondoak.ehu@imh.eus helbidera bidali beharko da.

 

  1. Matrikula-inprimakia (eranskina)
  2. SEPA Zuzeneko Zordun (eranskina)
  3. Estatistika-datuen inprimakia. (eranskina)
  4. Argazki 1
  5. NANa (Indarrean egon behar du) (Pasaportea atzerritarrek bakarrik)
  6. Sarbidea ematen duen titulua edo eskatu izanaren ordezkagiria. Fotokopia konpultsatuta edo fotokopia eta jatorrizkoa egiaztatzeko.
  7. Hizkuntza mailaren merituak aplikatu nahi izan ezkero, hizkuntza akreditazioak. Fotokopia konpultsatuta edo fotokopia eta jatorrizkoa egiaztatzeko.
  8. Matrikularen zenbatekoan kenkaria edukitzeko eskubidea izanez gero, hori egiaztatzeko dagokion agiria aurkeztu beharko da matrikula egiterakoan. Familia ugariaren kasuan, Diputazioak luzatutako egiaztagiria entregatu beharko da.
Matrikula epea 2. maila:  2025eko uztailaren 7tik 11ra.

 

Tasa eta gastuak

  • Masterraren zenbatekoa guztira: 12.700 € (90 ECTS - Lehenengo matrikulan). Zenbateko hori honako kontzeptuetan banatuko da:
    • Lehen ikasturtea. 60 ECTS, 8.466,67 €, honela banatuta: 1.500 € ordainketa bakarra urrian, gainontzekoa hurrengo 6 hilabeteetan. Azken hilabetean leku erreserbagatik ordaindutakoaren deskontua egingo da.
    • Bigarren ikasturtea. 30 ECTS: 4233,33 €, 4 hilabetetan banatuta.

       

     

    Ikasgaien bigarren eta ondorengo matrikulek gainkostua izango dute:

    MASTERRA

    LEHENENGO MATRIKULA

    BIGARREN MATRIKULA

    HIRUGARREN MATRIKULA

    LAUGARREN MATRIKULA

    DIGITAL MANUFACTURING 141,11 €/ECTS 156,81 €/ECTS 176,39 €/ECTS 211,18 €/ECTS

     

    • Eskola Asegurua derrigorrezkoa da ikasketa ofizialak egiten dituzten ikasle guztientzat, irailaren 1erako 28 urte beteak dituztenek izan ezik. Eskola aseguruaren urteko kuota 1,12 €-koa da.
    • EHU ikasle Asegurua. Derrigorrezkoa da UPV/EHUko ikasle guztientzat eta matrikularekin batera egiten da. Matrikula-gastu finkoak, oinarrizko istripu-asegurua barne: 30,68 €
    Beste prezio batzuk
    • Ziurtagiri akademikoa: 27,96 €
    • Ikasketa espedientea lekuz aldatzea: 27,96 €
    • Titulua: 190,17 €
    Bonifikazio-eskaerak Matrikularen prezio publikoaren kenkaria jasotzeko eskubidea izanez gero, berau egiaztatzeko dagokion agiria aurkeztu beharko da.
    • Kategoria orokorreko familia ugaria
    • Kategoria bereziko familia ugaria
    • Terrorismoaren biktimak eta euren familiak
    • Desgaitasuna duen ikaslea (% 33etik gorako indizearekin)
    • Familian desgaitasuna duen duen kideren bat izatea (% 65etik gorako indizearekin)
    • Genero-indarkeriaren biktima  

 

Bestelakoak

Inskripzioa bertan behera uzteko ondorio ekonomikoak Izen-ematearen epe barruan aurkeztutako inskripzioa baliogabetzeko eskaerak matrikula ordaintzeaz salbuetsita egongo dira, baina ez dute erreserba egiteko garaian ordaindutako zenbatekoa berreskuratuko. Epez kanpo aurkeztutako baliogabetze-eskaerek ez dute ordura arte ordaindutako zenbatekoa berreskuratuko, eta geratzen diren hileko ordainketak egin beharko ditu. Hautazko irakasgaiak

  • Hautazko irakasgaiak eman ahal izateko, hiru ikasle izan behar dituzte matrikulatuta gutxienez.
  • “Industry trends” hautazko irakasgaiak erakusketa eta kongresuen bisita darama programaren baitan. Bidaien gastuak ikasleak ordaindu beharko ditu.

Beharrezko baliabideak Ikasleak bere ordenagailu eramangarria ekarri beharko du eskola presentzialetara. (Sistema eragilea Windows) Ordenagailu eramangarriaren gutxieneko ezaugarriak:

  • Prozesadorea: Intel i5 edo goragokoa (Intel i7 onena)
  • RAM: 8 Gb
  • Diskoa: SSD 480 Gb
  • WIFI sarea: RJ45 sare-konektore gomendagarria
  • W10 sistema eragile profesionala (64bit) edo goragokoa.
  • Pantaila minimoaren bereizmena: 1920 x 1080